GureEskuKlip: parte hartzeko oinarriak
1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...
2.- Berdin dio klipa zer hizkuntzatan egiten den. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.
3.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, ‘GURESKUKLIP’en.
4.- Bideoak gehienez 3 minutuko iraupena izango du.
5.-Erabakitzeko
eskubidearen inguruko lehiaketa izanik hau izango da bideoetako gai
bakarra eta ezingo dira bestelako aldarriak txertatu.
6.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina ‘GURESKUKLIP’ aurkeztu ahal izango ditu.
7.- Bidaltzeko pausuak:
- Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa.
- Gero inprimakia bete
8.- Sariak:
Bi sari desberdin izango dira:
Lehenengoa herritarren bozketaren araberako saria izango da, hau da, boto gehien lortzen dituen kliparentzako saria. Klip bozkatuenaren saria: 800€
Eta bigarren saria berriz, epaimahai profesional baten araberakoa, klip hoberenari. Epaimahaiaren saria: 500€
9.- Epeak:
Lanak aurkezteko epea: 2013ko abenduaren 12 tik 2014ko otsailaren 16ra.
Webgunean bozkatzeko epea: 2014ko otsailaren 24tik 2014ko martxoaren 3ra.

10.- Epaia eta sari-banaketa:
Sari-banaketa 2014ko martxoaren 21ean izango da Beasaingo Igartza jauregian arratsaldeko 18:00 -tan.
Sari-banaketa 2014ko martxoaren 21ean izango da Beasaingo Igartza jauregian arratsaldeko 18:00 -tan.
11. – Irabazleek ordezkari bat gutxienez bidali beharko dute sari-banaketarako egingo den ekitaldira.
12.-
GURESKUKLIP, lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.
Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten
eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.
13.-
Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten
bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera, edota egokiak iruditzen ez
zaizkion edukiak baditu.
14.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina