Lau hilabete baino gehiago pasatu dira jadanik
Arrigorriaga erabakitzeko eskubidearen alde lanean hasi zanetik eta
lau juxtu herrian kolore urdinak eztanda egin ebanetik. Adin, sexu,
ideologia eta kolore askotariko aurkezpen harrigarriaren ostean,
inauteriak argiztatu ebezan esku urdin anitzek kandela airean. Eta
jai giro artean, Koldo Saratxagak, ekintzaile izateko beharraren
inguruan lezioa emon eban kultur etxean.
Kilometroak banatzen ere
ibili dira herritarrak lanean, autobus plazak eskaintzen zein
bizikletaz joatearen egitasmoa azaltzen, ekainaren 8an Euskal Herria
zeharkatuko dauan giza kate erraldoian arguiatarroi Urretxun
dagokigun kilometroa lehertu gurean.
Plataforma herrikoiaren hasiera besterik ez izateko,
Arrigorriagak dagoeneko giza katerako beharrezkoak dauzan metroak
dauzka salduta, baina ase ezina dirudien zaporea aldamenetik kentzeko
eta ekimena bizi-bizirik mantentzeko, Gure Esku Dago Arrigorriagak
lezio eta jai erakargarri berriak antolatu dauz maiatzerako.
Hilabetea adimentsu hasteko, maiatzaren 8an, udaletxeko pleno aretoan
Zelai Nikolas legelariak eta IƱaki Zarraoa Getxoko alkate nahiz
EITBko zuzendari ohiak, erabakitzeko eskubidearen defentsa eta
aldarrikapenaren inguruko lezio berri bat emango dabe gu aberasteko.
Eta dena teoria ez izateko, maiatzaren 17an, erabakitzeko
eskubidearen aldeko jai herrikoia ospatuko du Arrigorriagak egun
osoko egitarau betea tarteko: umeentzako jolasak, giza kate
ibiltaria, herri bazkaria, olinpiadak, flashmob-a eta kontzertuak.
Lezio eta jai bidez jantzi Arrigorriaga urdinez!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina