2013/11/18

Gazta zati bat (kronikatxoa)

Joan den eguenean Gazta zati bat dokumentala ikusteko 50 bat lagun elkartu ginen udaletxeko batzar-aretoan. Kanpoan euria goian behean, barrurako giroa zegoen. Amaitutakoan gazta zati bat eta ardo apur bat dastatzeko aukera izan genuen, bai eta dokumentalaz berba egiteko ere. Eta han entzundakoa kontuan hartuz, pentsatzen dugu jendea pozik atera zela.

El pasado jueves nos juntamos unas 50 personas para ver el documental Gazta zati bat en el salón de plenos del ayuntamiento. Despues de la proyección tuvimos la ocasión de degustar un poco de queso y de vino, y de paso comentar un poco la película. Parece que la gente salió contenta.