2014/02/27

OSTIRALEAN INAUTERIAK... ETA ESKU ERRALDOIA!

Aurreko mezu batean esan genuen bezala, ostiralean, inauteri giroan, gure esku dago-ren esku erraldoi bat osatu nahi dugu Juan XXIII plazan gaueko 22:00etan.

Tal y como comentamos en un mensaje anterior, el viernes, en ambiente de carnaval, queremos formar la mano de gure esku dago en la plaza Juan XXIII a las 22:00 horas.

Ideia hauxe da: argazkian ikusten den gure esku dago-ren ikurra jendez betetzea eta argazki bat ateratzea.

La idea es rellenar el logo de gure esku dago de gente y sacarnos una foto para la posteridad.


Lehenago, 21:00etatik aurrera, kalejiran ibiliko gara herrian zehar, mozorro eta guzti!

Antes, a partir de las nueve vamos a hacer una kalejira por el pueblo.


Animatu eta zabaldu!

Animaros y comentarlo!

2014/02/24

HITZALDIA/CHARLA: KOLDO SARATXAGA

Gogoratu bihar, otsailak 25, Koldo Saratxagaren hitzaldia izango dugula arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Gaia: ¿Esperamos o nos movemos? ¿Será posible el bienestar futuro con una sociedad pasiva?





2014/02/20

Eskuratu zure metroa

Eskuratu zure metroa ekaineko giza katean! 

Gero eta gutxiago falta da eta izena eman behar dugu ekaineko giza katean parte hartzeko. Horretarako, iragarri genuen bezala, mahai batzuk ipiniko ditugu. Lehena, datorren igandean, Mendikosolon ospatuko den Kanporamartxoko jaian.

Apúntate en la cadena humana de junio! 

Cada vez falta menos, y hay que apuntarse ya para ir viendo cuantos/as vamos a ir a la cadena humana de junio. Tal y como os comentamos, vamos a poner unas mesas. La primera este domingo en Mendikosolo en la celebración de Kanporamartxo.



Animatu eta izena eman!

Animaros y apuntaros!

2014/02/12

AURRERA BEGIRA... URRETXURAINO!

Kaixo, lagunok! Abenduko ekitaldiaren ostean, oporrak eta jaiak tarteko, aurrera begirako plan txiki bat irudikatzen saiatu gara. Dakizuenez, joan den asteazkenean, otsailak 5, batzar bat egin genuen Kultur Etxean, guztion artean datozen aste eta hiletan Arrigorriagan zer egingo dugun erabakitzeko. Etorri zineten guztioi eskerrik asko! eta etorri ez zinetenoi gure berri ematen saiatuko gara blog honen bitartez.

Kaixo, lagunok! Despues del acto de diciembre en Lonbo, con vacaciones y fiestas de por medio, hemos intentado visualizar un plan para el futuro cercano. Como sabeís, el pasado miércoles 5 de febrero nos jutamos en la Kultur Etxea para decidir que podemos hacer en Arrigorriaga en las semanas y meses próximos. A todos y todas las que vinisteis, eskerrik asko! al resto os queremos tener informados por medio de este blog.

Otsail-martxoan zehar, zenbait ekitaldi egingo ditugu. Batetik, ekaineko giza katean parte hartzeko izen-ematea zabalduko dugu (300 baietz!). Bestetik, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, Arrigorriagan ere esku erraldoi bat osatuko dugu Juan XXIII plazan. Amaitzeko hitzaldi bat (oraingoz, besteren bat ere izan daiteke) antolatu dugu gaian sakontzeko.

Durante febrero-marzo, queremos hacer varios actos. Por una parte, empezar a apuntarnos para la cadena humana de junio (a que sí 300!). Por otra parte, igual que en otros pueblos de Euskal Herria, queremos formar una mano gigante en la plaza Juan XXIII. Y para acabar, hemos organizado una interesante charla (de momento una, pero puede ser alguna más) para profundizar un poco en el tema.

Egitaraua / Programa


EKAINEKO GIZA KATEAN PARTE HARTZEKO IZEN-EMATEA
COMO APUNTARSE PARA LA CADENA HUMANA DE JUNIO

Otsailaren 23an, Kanporamartxo eguna, Mendikosolon jarriko dugun mahaian. Eguerdiko 12:00etatik aurrera.

23 de febrero, Kanporamartxo, en la mesa que pondremos en Mendikosolo, a partir de las 12:00 horas.

Martxoaren 2, 16 eta 30ean, eguerdian, Argala plazan jarriko dugun mahaian.

Los días 2, 16 y 30 de marzo en la mesa que pondremos en la plaza Argala al mediodía.



HITZALDIA / CHARLA

Otsailaren 25ean, Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. KOLDO SARATXAGA: ¿Esperamos o nos movemos?

25 de febrero, en la Casa de Cultura, a las 19:00. KOLDO SARATXAGA: ¿Esperamos o nos movemos?



ESKU ERRALDOIA
VAMOS A FORMAR UNA MANO GIGANTE

Otsailaren 28an, Juan XIII plazan. Gaueko 21:00etan kalejira herrian zehar, eta 22:00etan esku erraldoia osatuko dugu kandelen argitan. Iñauteriak direnez, jai-giroan elkartuko gara, mozorro eta guzti. Ekitaldi honetarako jende asko behar dugu, animatu!
28 de febrero en la plaza Juan XIII. A las 21:00 kalejira por el pueblo y a las 22:00 formaremos una mano gigante a la luz de las velas. Como estamos en carnaval, si nos disfrazamos tendremos ambiente asegurado. Para este acto se necesita mucha gente, hay que animarse.
 
Edozein zalantza, ekarpen edo esateko duzuen guztia:

Para cualquier cosa que querais compartir:


gedarrigorriaga@gmail.com




2014/02/05

GURE ESKU KLIP

GureEskuKlip: parte hartzeko oinarriak


1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...

2.- Berdin dio klipa zer hizkuntzatan egiten den. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.

3.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, ‘GURESKUKLIP’en.

4.- Bideoak gehienez 3 minutuko iraupena izango du.

5.-Erabakitzeko eskubidearen inguruko lehiaketa izanik hau izango da bideoetako gai bakarra eta ezingo dira bestelako aldarriak txertatu.

6.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina ‘GURESKUKLIP’ aurkeztu ahal izango ditu.

7.- Bidaltzeko pausuak:
  • Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa.
  • Gero inprimakia bete
8.- Sariak:
Bi sari desberdin izango dira:
Lehenengoa herritarren bozketaren araberako saria izango da, hau da, boto gehien lortzen dituen kliparentzako saria. Klip bozkatuenaren saria: 800€
Eta bigarren saria berriz, epaimahai profesional baten araberakoa, klip hoberenari. Epaimahaiaren saria: 500€

9.- Epeak:
Lanak aurkezteko epea: 2013ko abenduaren 12 tik 2014ko otsailaren 16ra.
Webgunean bozkatzeko epea: 2014ko otsailaren 24tik 2014ko martxoaren 3ra.

10.- Epaia eta sari-banaketa:
Sari-banaketa 2014ko martxoaren 21ean izango da Beasaingo Igartza jauregian arratsaldeko 18:00 -tan.

11. – Irabazleek ordezkari bat gutxienez bidali beharko dute sari-banaketarako egingo den ekitaldira.

12.- GURESKUKLIP, lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

13.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera, edota egokiak iruditzen ez zaizkion edukiak baditu.

14.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.


http://gureeskudago.net/eu/ekintzak/gureeskuklip