2014/02/05

GURE ESKU KLIP

GureEskuKlip: parte hartzeko oinarriak


1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...

2.- Berdin dio klipa zer hizkuntzatan egiten den. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.

3.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, ‘GURESKUKLIP’en.

4.- Bideoak gehienez 3 minutuko iraupena izango du.

5.-Erabakitzeko eskubidearen inguruko lehiaketa izanik hau izango da bideoetako gai bakarra eta ezingo dira bestelako aldarriak txertatu.

6.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina ‘GURESKUKLIP’ aurkeztu ahal izango ditu.

7.- Bidaltzeko pausuak:
  • Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa.
  • Gero inprimakia bete
8.- Sariak:
Bi sari desberdin izango dira:
Lehenengoa herritarren bozketaren araberako saria izango da, hau da, boto gehien lortzen dituen kliparentzako saria. Klip bozkatuenaren saria: 800€
Eta bigarren saria berriz, epaimahai profesional baten araberakoa, klip hoberenari. Epaimahaiaren saria: 500€

9.- Epeak:
Lanak aurkezteko epea: 2013ko abenduaren 12 tik 2014ko otsailaren 16ra.
Webgunean bozkatzeko epea: 2014ko otsailaren 24tik 2014ko martxoaren 3ra.

10.- Epaia eta sari-banaketa:
Sari-banaketa 2014ko martxoaren 21ean izango da Beasaingo Igartza jauregian arratsaldeko 18:00 -tan.

11. – Irabazleek ordezkari bat gutxienez bidali beharko dute sari-banaketarako egingo den ekitaldira.

12.- GURESKUKLIP, lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

13.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera, edota egokiak iruditzen ez zaizkion edukiak baditu.

14.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.


http://gureeskudago.net/eu/ekintzak/gureeskuklip

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina