2014/05/29

M17ko argazkiak

Maiatzaren 17ko argazkiak bideo batean bildu ditu Felipek. Eskerrik asko!

Las fotos que sacó Felipe el 17 de mayo recogidas en un video. Eskerrik asko!




Argazkiak lotura honetan:

Feliperen argazkiak



Gure argazkiak:

Gure esku dago-ren argazki-bilduma


ADI!!

METROA ESKURATZEKO AZKEN AUKERA ZAPATUAN (MAIATZAK 31) ETA DOMEKAN (EKAINAK 1)

TODAVÍA PUEDES COGER TU METRO EL SÁBADO (31 MAYO) Y EL DOMINGO (1 JUNIO)

 

2014/05/23

ZAPATUKOA MUNDIALA!

Zorionak eta eskerrik asko!








Zapatuan ederto atera zen dena, guztioi esker. Parte-hartzea, Giza katea, bazkaria, olinpiadak, koreografia, kontzertuak, plazako giroa... BIKAIN!

El sábado impresionante, gracias a todas y todos. La participación, la cadena, la comida, las olimpiadas, el flashmob, el concierto, el ambientazo de la plaza...






Eta bideoa!





Zuetako askori esker (Felipe...), argazki asko ditugu. Ondoko bilduman gehitu ditugu batzuk.

Gracias a muchos de vosotros y vosotras (Felipe...), tenemos muchas fotos. En este enlace hemos puesto algunas.




2014/05/16

BIHAR PLAZARA!

Ez dago aitzakiarik, bihar denok plazara! eguraldi ona edukiko dugu eta giro hobea!

Gure esku dago-ren kamiseta jantzi!




Egitaraua:



13:00etan giza kate ibiltaria egingo dugu Argala plazatik hasita.

Oraindik ez baduzu bazkarirako txartela erosi, adi egon! ia-ia amaitu dira-eta.





2014/05/08

HURRENGO HITZORDUAK

Lau hilabete baino gehiago pasatu dira jadanik Arrigorriaga erabakitzeko eskubidearen alde lanean hasi zanetik eta lau juxtu herrian kolore urdinak eztanda egin ebanetik. Adin, sexu, ideologia eta kolore askotariko aurkezpen harrigarriaren ostean, inauteriak argiztatu ebezan esku urdin anitzek kandela airean. Eta jai giro artean, Koldo Saratxagak, ekintzaile izateko beharraren inguruan lezioa emon eban kultur etxean. 
Kilometroak banatzen ere ibili dira herritarrak lanean, autobus plazak eskaintzen zein bizikletaz joatearen egitasmoa azaltzen, ekainaren 8an Euskal Herria zeharkatuko dauan giza kate erraldoian arguiatarroi Urretxun dagokigun kilometroa lehertu gurean. 

 


 
Plataforma herrikoiaren hasiera besterik ez izateko, Arrigorriagak dagoeneko giza katerako beharrezkoak dauzan metroak dauzka salduta, baina ase ezina dirudien zaporea aldamenetik kentzeko eta ekimena bizi-bizirik mantentzeko, Gure Esku Dago Arrigorriagak lezio eta jai erakargarri berriak antolatu dauz maiatzerako. 

Hilabetea adimentsu hasteko, maiatzaren 8an, udaletxeko pleno aretoan Zelai Nikolas legelariak eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkate nahiz EITBko zuzendari ohiak, erabakitzeko eskubidearen defentsa eta aldarrikapenaren inguruko lezio berri bat emango dabe gu aberasteko. 


Eta dena teoria ez izateko, maiatzaren 17an, erabakitzeko eskubidearen aldeko jai herrikoia ospatuko du Arrigorriagak egun osoko egitarau betea tarteko: umeentzako jolasak, giza kate ibiltaria, herri bazkaria, olinpiadak, flashmob-a eta kontzertuak.
Lezio eta jai bidez jantzi Arrigorriaga urdinez!