2014/05/08

HURRENGO HITZORDUAK

Lau hilabete baino gehiago pasatu dira jadanik Arrigorriaga erabakitzeko eskubidearen alde lanean hasi zanetik eta lau juxtu herrian kolore urdinak eztanda egin ebanetik. Adin, sexu, ideologia eta kolore askotariko aurkezpen harrigarriaren ostean, inauteriak argiztatu ebezan esku urdin anitzek kandela airean. Eta jai giro artean, Koldo Saratxagak, ekintzaile izateko beharraren inguruan lezioa emon eban kultur etxean. 
Kilometroak banatzen ere ibili dira herritarrak lanean, autobus plazak eskaintzen zein bizikletaz joatearen egitasmoa azaltzen, ekainaren 8an Euskal Herria zeharkatuko dauan giza kate erraldoian arguiatarroi Urretxun dagokigun kilometroa lehertu gurean. 

 


 
Plataforma herrikoiaren hasiera besterik ez izateko, Arrigorriagak dagoeneko giza katerako beharrezkoak dauzan metroak dauzka salduta, baina ase ezina dirudien zaporea aldamenetik kentzeko eta ekimena bizi-bizirik mantentzeko, Gure Esku Dago Arrigorriagak lezio eta jai erakargarri berriak antolatu dauz maiatzerako. 

Hilabetea adimentsu hasteko, maiatzaren 8an, udaletxeko pleno aretoan Zelai Nikolas legelariak eta IƱaki Zarraoa Getxoko alkate nahiz EITBko zuzendari ohiak, erabakitzeko eskubidearen defentsa eta aldarrikapenaren inguruko lezio berri bat emango dabe gu aberasteko. 


Eta dena teoria ez izateko, maiatzaren 17an, erabakitzeko eskubidearen aldeko jai herrikoia ospatuko du Arrigorriagak egun osoko egitarau betea tarteko: umeentzako jolasak, giza kate ibiltaria, herri bazkaria, olinpiadak, flashmob-a eta kontzertuak.
Lezio eta jai bidez jantzi Arrigorriaga urdinez! 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina